XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Usain goxoak izan beharko dute! pentsatu zuen Tobik izuturik.

Zuhaitz honek usain goxo aparta du, azaldu zion Txokoloskik.

Nire sudurrak salatzen didanez, orain ez da denbora asko, txakur eme guztiz xarmanta pasa da bertatik.

Eta orain gainera hori! pentsatu zuen Tobik bere golkorako.

Txokoloskik berriro jaso zuen hanka.

Nire berrehun milioi usanketa-zelulek esaten didate, bakarti sentitzen dela eta lagun on, maitagarri baten bila dabilela!

Apustu egingo nuke, aspaldi aurkitu duela laguna jada! esan zuen Tobik.

Aurkitu duela laguna? esan zuen Txokoloskik ozenki.

Nola esan dezakezu horrelakorik zuk, zure bost milioi usanketa-zelula barregarri horiekin!

Tobik entzuteko moduan egin zuen hasperen.

Jule bezain gaiztoa zara ia!

Zein zentzutan?

Bere zentzugabetasunean.

Hamabostaldiro lagun berri bat du Julek!

Lagun berri bat?

Txokoloskik sudurra luzatu eta ondoren inguruak usaintzeari ekin zion.

Ez!

Oraindik ere lehengo zaharra du, bere botika kiratsarekin, brrr!